Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/11/26

Baditugu jada txapeldunak!!

Atzo arratsaldean XXI. Desanexio txapelketaren finalak jokatu ziren ikuslego polit baten aurrean. 3 final jokatu ziren, kadete gazte eta nagusi mailatan, eta hiru partiduetan urdinak izan ziren nagusi, hirurak ere Berritxuko eskolakoak:








Kadeteak

Goitia-Etxaniz 09 - Aritz-Ugartetxea 30
Gazteak
Txurruka-Zabala 18 - Zulaika-Atxa 30
Nagusiak
Hormaetxea-Azpitarte 24 - Aimar-ibon 35

Zestako finalak eta gero I. Mendibarren pala txapelketa jokatu zan eta bertan ere urdiñak, Aulestiarrak, nagusi izan ziren 35 eta 7. Zorionak guztioi!!

No hay comentarios: