Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/12/24

Bizkaiko Txapelketako finalak

Atzo, Abenduaren 23. egunean, XVII. Bizkaiko Kluben arteko txapelketaren finalak jokatu ziren Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.

Hiru kategoriatan jokatu ziren, Kadete, Jubenil eta Nagusietan, Berriatuak jubenil eta nagusietan ordezkaritza izanik, eta ondoko hauek izanik bertako emaitzak:



Kadeteak: Goitia-Etxaniz 29 - Ibai-Urresti 30
Jubenilak: Arbe-Aizpitarte 35 - Alberdi-Arizaga 30
Nagusiak: Xabat-Ibon 35 - Eneko-Garita 34
Beraz zapore gazi-gozoarekin geratu ziren gure pelotariak. Ahala eta guztiz ere, Zorionak eta obeto joan dadila Euskal Herriko ligan!!
P.D Argazkiak atalean Duragoko argazki batzuk dituzue ikusgai.

I. Buruz-buruko Zesta Txapelketa

Urte barria datorrela eta, berritxuko zesta eskolak, udaletxearen laguntzarekin, banakako zesta txapelketa antolatu du. Bertan 8 partehartzaile izan dira: Aimar, Xabat, Hormaetxea, Beñat, Bilbao, Arriola, Mikel eta Mugartegi. Lehendabiziko kanporaketan partidu hauek suertatu ziren, Aimar-Mugartegi, Arriola-Mikel, Beñat-Bilbao eta Hormaetxea-Xabat. Bertatik finalaurrekoetara Aimar, Mikel, Hormaetxea eta Bilbao sailkatu direlarik, datorren Abenduaren 28an, inozente egunean, partida hauek izango ditugu mendibarren frontoian gaueko 21:00 etatik aurrera:

Hormaetxea-Bilbao
Mikel-Aimar

Finalak Abenduaren 31an jokatuko dira Mendibarrenen arratsaldeko 18:00 etatik aurrera