Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/01/29

Zesta Puntari buruzko Bideoa

Aurrekoan Youtuben nabillela Zesta puntari buruzko Video bat aurkitu nuen. Estatu Batuetakoaz, hain zuzen.

2007/01/22

07/01/21 eko Euskal Ligako Jardunaldia

Pasa den asteburuan jokatu egin dute gure klubeko ordezkariek Euskal Herriko Ligako euren jardunaldia, bueno, bi bikoteetatik baten bai behintzat. Larunbat goizean, gure kadeteek markinaren aurka leiatu ziren Markinako Unian. Aritz eta Ugartetxeak erraz irabazi zuten 30-10. Bestalde, igandean zen jokatekoa jubenilen arteko asteko beste "derbia". Baña Berritxuko Mendibarren frontoiari goiko estalkia berrizten hari direnez, estalki gabe dago egunotan eta toldo batzuk daude jarrita probisionalki. Ganoraz jarri gabe daudenez, igandean euria sartu zen kantxan eta ezin izan zen partida jokatu. Aste hontan eboluzioa ikusten joango gara, eta egoerak berdin jarraitzen badu, Etxebarriko frontoian jokatuko da partidua. Ea "handycap" hau ez den gehiagoan geratzen.

2007/01/14

Euskal Liga II

jubenilletako gure ordezkarixek irabazi egin dabe euren partidue Euskal Ligako 1. jardunaldikoa. Anttonek eta Xabik 24-35 irabazi dabe Elizondon Euskal Jai Alairen aurka. Oingo asteburue ona izen da gure klubarentzat bai kadetiek baita jubenillek be irabazi ein baidabe.

Euskal Liga

Gaur hasi da gure pelotarientzat Euskal Herriko Liga. Berritxun, goizeko 12etan hasita kadete mailako gure bikotearen partida egon da. Bertan, Aritz eta Ugartetxeak 30 eta 21 irabazi diote Lekeitioko bikoteari. Erraz hasi dira gure ordezkariak 10en inguruko abantailarekin. Baina 20 inguruan zioazela abantaila hauek ematen duten deskontzentrazioa jasan dute eta 4 tantutara urreratu dira aurkariak. Baina orduan berriro gauzak lasai hartu eta gutxika gutxika euren ritmoa hartuz, 9 tantuko abantaillarekin amaitu dute partidua. Jubeniletako gure beste bikotea (Antxon eta Xabi) Elizondon hari dira momentu honetan euren partida jokatzen Euskal Jai Alai ren aurka. Ondorengo orduetan emango dizuet berri partida honeri buruz.

2007/01/08

EHPFk erabaki polemikoa

EHPFak (Euskal Herriko Pilota Federakuntza) erabaki polemiko bat hartu du aurtengo Euskal Ligaren inguruan. Hainbat modalitatetan beste hainbetse klub deskalifikatu egin dituzte iazko edizioan partiduren batera ez agertzearren. Gure kasuan Nagusien kategorian genituen 4 bikoteak kamporatu dituzte. Dena, iaz gure pilotari bat Markinan zuen partidura ez zelako agertu. Erabaki oso eztabaidagarria izan da hau. Hala eta guztiz ere, bai kadete mailan eta baita jubenil mailan ere izango ditugu gure ordezkariak. Hauek dira maila bakoitzeko bikoteen egutegia:

KADETEAK
07/01/21
Berriatua - Beotibar
07/01/28
Donostia Jai Alai - Berriatua
07/02/04
Berriatua - Markina II
07/02/11
Atsedena
07/02/18
Noain II - Berriatua
JUBENILAK
07/01/14
Euskal Jai Alai - Berriatua
07/01/21
Berriatua - Markina II
07/01/28
Atsedena
07/02/04
Berriatua - Euskal Jai Alai
11/02/07
Markina II - Berriatua
07/02/18
Atsedena

Berritxuko Zesta Eskolaren Bloga martxan!!

Berritxuko Zesta Eskolak jada martxan du bere Bloga. Web eran baino era honetan jartzeak erraztasun asko zabaltzen ditu eta gure lekua dinamikoagoa egitea lortu nahi dugu. Ea lortzen dugun!!!