Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/10/28

Badoa gure mulatoa


Bihar bertan Berriatuko Zesta Eskolak beste pupilo bat bidaliko du putzu handiaren beste aldera, izan ere, Erik Mendizabalek Andoni Arriaga, Iban Osa, Olate, Lander, Aimar, Santiso edota Lekueren testigua hartu (beste hainbat pilotari ahaztu gabe) eta Estatu Batuetara doa gure kirol hau praktikatuz bizitza irabaztera. Berritxuko eskolari hainbat titulu eman eta gero hor doa beste berri batzuen bila. Berritxun leia handia izan du aurreko koadroetako lagunekin baina orain benetako pelotaria dela erakutsi beharko du Dania Jai-Alain "goiko" kinielak jokatzera iritsi nahi badu. Suerte hon Erik!!!

Bestalde, Desanexioko txapelketa aurrera doa. Laister jarriko dugu emaitzak eta sailkapenak.

2007/10/08

Desanexio Txapelketa 07


Laister hasiko da Berriatuak Ondarroarekin izandako desanexioa ospatzen duen zesta txapelketa, Desanexio Txapelketa. Laister, bikoteak, kategoriak eta txapelketari buruzko informazioa jarriko dugu blogean. Urtero legez, txapelketa edarra irtengo da aurtengo hontan ere.