Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/03/29

Mendibarren frontoia barriztu digute

Azken hilabete eta erdi Berriatuko Mendibarren frontoia barrizteari ekin ziguten. Planean, teilatu eta alboetako uralita guztiak berriak sartzea, markagailu elektronikoa, komunen barriztea edota mendibarren jatetxearen jantokiaren anpliazioa zegoen sartuta. Lan guztiak bukatu dituzte eta gure frontoi maitea aurpegiz aladatuta geratu da. Argazki batzuk jarri ditut hasiera baterako. Hurrengo izango dituzue gehiago.





2007/03/27

San Gregorio Jaietako Txapelketa Martxan

Jada hasi da Berriatuko Zesta Eskolak antolatzen duen herriko jaietako zesta txapelketa. Hiru mailatan jokatuko da, kadeteak, sub-22 eta senior mailan. Aurreko astean hasi zen txapelketa. Laister jarriko dizuegu txapelketaren informazio osoa, taldeak, bikoteak, emaitzak... Aipatzekoa da maila guztietan izugarrizko maila dagoela, edonork irabazteko gai izanik. Animatu eta zatozte partidaren bat ikustera!!

2007/03/03

Antton eta Xabi Euskal Ligako Finalera!!!

Atzo iluntzean izan zuten gure bi mutillek Euskal Ligako aurrefinaletako bueltako partidua, Markiñan. Joanekoan, Berritxun, 35-30 irabazi zuten, beraz 5 tantotako errenta zuten. Atzo, ordea, 35-31 galdu zuten. Denak batuta, tanto bateko errentarengatiki lortu zuten euren pasea finalera. Gure mutillek partidu itzela jokatu zuten, baina aipatzekoa da Xabiren lana.