Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/01/27

Euskal Liga III. Jardunaldia

Asteburu honetan gure klubeko pelotariek Euskal Ligari dagokion 3. jardunaldia izan dute, eta zapore gozo-geza geratu da gure ahoetan.

Gaur goizean, jubenilen partidan, Antton eta Xabik galdu egin dute Noaingo bikotearen aurka 28-35. Naiz eta partidu gehiena urretik eman, 6 tantorainoko abantailekin, azkenean bikote nafarrak aurrea hartu eta etxera eraman dituzte 2 puntuak. Garaipen honekin lidertzan finko diraute nafarrak 3 tik hirurak irabazita.

Eta egoera berdinean daude gure nagusiak ere, izan ere, Xabat eta Ibonek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten atzo durangon ezkurdiren aurka 33 eta 35-ekoarekin. horrela bada, hauek ere lidertzan dihardute 3 garaipen eskuratuta.

2008/01/22

2008ko EH Kluben Liga

Urtarrila aurrera doala 2008ko EH Liga ere 2. Jardunaldira iritsi da. Eta gauzak ondo joan zaizkie gure klubeko pilotariei.

Hasteko, Jubeniletan, Antton eta Xabik 2. jardunaldi honetan garaipen itzela lortu dute Gernikako bikote bikainaren aurrean 31 eta 35 lehenengo jardunaldian atsedena izan eta gero. Datorren astean, etxean, lidertzan dauden Noaingo bikote nafarrari irabazi beharko diote bide onetik jarraitzeko.

Eta jubenilak ondo hasi baldin badira, zer esanik ez Nagusiak. Xabatek eta Ibonek euren bi partiduak irabazi dituzte Gasteiz eta Luzez-Gazteri (Donibane-Lohitzune) 35-32 eta 35-22 hurrenez hurren. Bi partidak etxean izan dira, eta asteburu hontan Durangon irabazi eskero Ezkurdiri, pausu handia emnago lukete finalerdietara sailkatzeko bidean.

2008/01/13

Dania Jai Alai

Ikaragarria da pasa den azaroan daniara aldegin zigun gure Erik pelotariak egin duen debuta Estatu Batuetan. Hasi bezain pronto hartu dio neurria frontoiari eta estatistika guztietan lehenengo dugu berau eta gainera alde haundiarekin. Igarten da non ikasitakoa den!!

*TOP FIVE TEAMS*
1. ERIK-MADARIETA...............9 WINS
2. GORRONO-AMIGORENA............8 WINS
3. ERIK-ULISES..................7 WINS
4. ERIK-CHASIO..................7 WINS
5. ARREGUI-HERNANDEZ............7 WINS

* TOP FIVE IN-THE-MONEY *
1. ERIK........................ .500%

2. ANGEL....................... .447%
3. ARRIAGA..................... .444%

4. ENBIL....................... .425%
5. OYARBIDE.................... .421%

* TOP FIVE IN WINS-ALL GAMES *
1. ERIK.......................101 WINS
2. ANGEL.......................65 WINS
3. DIEGO.......................63 WINS
4. ARRIAGA.....................57 WINS
5. EGI.........................53 WINS