Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/01/22

2008ko EH Kluben Liga

Urtarrila aurrera doala 2008ko EH Liga ere 2. Jardunaldira iritsi da. Eta gauzak ondo joan zaizkie gure klubeko pilotariei.

Hasteko, Jubeniletan, Antton eta Xabik 2. jardunaldi honetan garaipen itzela lortu dute Gernikako bikote bikainaren aurrean 31 eta 35 lehenengo jardunaldian atsedena izan eta gero. Datorren astean, etxean, lidertzan dauden Noaingo bikote nafarrari irabazi beharko diote bide onetik jarraitzeko.

Eta jubenilak ondo hasi baldin badira, zer esanik ez Nagusiak. Xabatek eta Ibonek euren bi partiduak irabazi dituzte Gasteiz eta Luzez-Gazteri (Donibane-Lohitzune) 35-32 eta 35-22 hurrenez hurren. Bi partidak etxean izan dira, eta asteburu hontan Durangon irabazi eskero Ezkurdiri, pausu handia emnago lukete finalerdietara sailkatzeko bidean.

No hay comentarios: