Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/10/22

Desanexio txapelketari hasiera


Gaur hasi da Desanexio txapelketa. Nagusien partida bat egon da, A multzoari dagokiona:


Aimar-Zabala 26 - Barandika-Mikel 30



2008/10/18

Desanexio Txapelketa taula

Datorren astean hastekoa da Desanexio Txapelketa. Beheko esteka honetan daukazue txapelketako taula kategori guztietako talde eta bikote guztiekin



http://txibon.iespana.es/Dokumentuak/XXII%20Desanexio%20Txapelketa%20Taula.pdf

2008/10/10

Kadete mailako Europako Txapelketa


Gure eskolako pilotari bi Ibai eta Jon, pasa den igandean europako azpitxapeldun bilakatu dira Biarritzeko Agileran. Final-aurrekoetan Markinako bikotea kamporatu eta gero (30-26), ezin izan dute Hossegor-eko bikotearen aurka eta beraien nagusitasunaren aurrean atzera egin behar izan dute (30-10). Hala ere, gure bikoteak txapelketa borobila egin dute eta pozik egoteko moduan daude.


Jubenil mailan ere izan genuen partehartzea, Antton eta Xabiren eskutik. Baina hauek final-laurdenetan geratu ziren , 30-29 galdu ostean tolosarren aurkako partida erabakiorrean.