Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/10/10

Kadete mailako Europako Txapelketa


Gure eskolako pilotari bi Ibai eta Jon, pasa den igandean europako azpitxapeldun bilakatu dira Biarritzeko Agileran. Final-aurrekoetan Markinako bikotea kamporatu eta gero (30-26), ezin izan dute Hossegor-eko bikotearen aurka eta beraien nagusitasunaren aurrean atzera egin behar izan dute (30-10). Hala ere, gure bikoteak txapelketa borobila egin dute eta pozik egoteko moduan daude.


Jubenil mailan ere izan genuen partehartzea, Antton eta Xabiren eskutik. Baina hauek final-laurdenetan geratu ziren , 30-29 galdu ostean tolosarren aurkako partida erabakiorrean.


No hay comentarios: