Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/08/05

Beste bat ameriketara


Berritxuko zesta eskolatik jende askok eman du potzu handia zeharkatzeko pausua. Malute, Santiso, Osa, Arriaga, Bilka,,; beste hainbatekin batera (egunen baten guzti hauen lista bat egin behar dugu). Azkenengoa Erik izan zen aurreko denboraldian. Eta denak arrituta utzi ditu bere lehen denboraldian besteak beste, Most Wins edota In Money indizean lehen postua lortu eta gero.
Baina gure pelotarien joana ez da hor bukatzen. Jon Zabala Filipinetara joateko itxaroten dagoen bitartean, Xabat Urizarbarrena Dania Jai-Alaira doa aurki. Barikuan Madrilera joan eta Estatu Batuetako enbajadak "visto bueno"-a emateaz batera jada bertaratzeko prest izango da. Baina ezin izango da joan agur on bat egin gabe. Eta hau dela eta, datorren zapatuan, 9an, afaria izango dugu Goizalde elkartean eskolako kideok. Etorri nahi duenak ez dauka gurekin harremanetan jarri besterik.

No hay comentarios: