Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/06/02

XII. Herriarteko Txapelketaren finala

Gaur goizean jokatu da afizionatu mailan dagoen txapelketa ospetsuenetakoko finala Berritxuarron eta Markinarren artean. Urtero legez, Durangoko Ezkurdin Pilotagaztek antolaturiko argazki erraldoia atera dute bizkaiko hainbat eta hainbat ume pilotarik. Eta ondoren, 11:15 etatik aurrera zestazko finalak jokatu dira. Gauzak ez dira ondo joan berritxuarrentzat eta 2-1 galdu dute markagailu generalean, euren 10. txapela ezin eramanaz.

Kadeteetan, estu bada ere, Aritzek eta Ugartetxeak galdu egin dute. Jubenilen mailan, Antton eta Xabik 31-35 galdu dute gora-behera askoko partiduan, eta azkenik, nagusietan etorri da kontsolaziorako garaipena Erikek eta Ibonek erraz irabazi baitute 19-35. Markinarrak txapel honekin 2. postuan jarri dira Herriarteko txapelketaren historian (2 txapel) Berritxuarron atzetik (9 txapel) eta Gernikarren aurretik (txapel bat)

Zorionak Markinarrei eta Berritxuarrok datorren urten sahiatu beharko gara.