Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/03/11

ZestaWeb


Sarean zestari buruz hitz egiteko foro berri bat sortu da. Lehendik ere bazeuden batzuk, baina batzuk hackerren aldrebeskeriagatik eta beste batzuk denbora faltagatik sarratu egin ziren. Ea honek aktibo irauten duen eta gustora eztabaida dezakegun zestari buruz.

http:// zestaweb.forump.biz

Euskal Herriko Txapeldunak

Gure klubeko pilotari bi, Xabat eta Ibon, Euskal herriko txapeldun bilakatu ziren pasa den igandean ezkurdiko pilotalekuan. 35-20 menderatu zuten Andoaingo bikotea. Bukaera polita eman diote hilabete pasako lanari, eta bizkaiko txapela lortu ostean, euskadiko Ohorezko Mailakoa lortu dute. Zorionak biei!!

Finaleko argazkiak daude argazkien atalean.


Bestalde, jada hasi da San Gregorio txapelketa. Ea laister txapelketaren nondik norakoak jartzeko aukera dugun.