Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/05/26

Herriarteko Txapelketaren emaitzak

Atzo, Barikua, arratsaldeko 18:30 etatik aurrera interpueblos txapelketaren bueltako kamporaketa jokatu zen Gernika Jai Alaien. Eta gauzak ez ziren ongi joan berritxuarrentzat, hiru partidak galdu baitzituzten.

Aritz-Ugartetxea 27 - Gernika 30
Antton-Arizaga 21 - Gernika 35
Erik-Ibon 17 - Gernika 35

Gauzak horrela, azken partiduan denak hari ziren eskolan ikasitako matematikak aplikatzen ea zenbat tantu egin behar zituzten berritxuarrek finalera sailkatzeko, eta azkenik justu bada ere, 4 tantorengaitik sailkatu dira berritxuarrak. Zapore gozo-geza berritxuarrentzat. Gernikarrek erakustaldi ona eman zuten maila danetan.

Azkenik final erdiak pasatuta, datorren larunbat goizean Durangoko Ezkurdin Berritxuk bere 10. finala jokatuko du Bizkaiko XII. Herriarteko txapelketan. Finalean barikuan baino irudi hobeagoa erakutsi beharko da irabazi nahi bada.

2007/05/22

Eskola arteko Titulua Berritxura

Pasa den asteburuan Aritzek eta Jonek beste titulu bat eman digute berritxuarron palmareserako, izan ere gure bi gazteek Eskola arteko Txapelketa irabazi berri dute. Hau izan da emaitza:

Aritz-Ugartetxea 30 Ibai-Aldazabal (Markina) 15

Zorionak bioi!!!

2007/05/17

XII. Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa

Gaur gauean, 20:00 etatik aurrera jokatu da gure Mendibarren frontoian 20. Bizkaiko Herri arteko Txapelketaren aurrefinaletako kamporaketa Berritxu eta Gernikaren artean. Gure mutilak fin ibili dira eta hiru kategorietan (Kadete, Jubenil eta Senior) irabazi dabe euran partiduak. Hauek izan dira emaitzak:

Kadeteak
Gernika 23 Aritz-Ugartetxea 30
Barandika-Arrien 17 Alberdi-Arizaga 35
Beaskoetxea-Mikel 21 Erik-Ibon 35

Aipatzekoa da Alberdik eta Arizagak euren lan bikainaren ondorioz eman duten ezustekoa.
Horrela, Gernikan jokatuko den bueltako norgehiagokaren faltan, Berritxuarrek ia lortuta dute finalerako pasea, historian zehar lortu diren bederatzi txapelei jarraipena eman nahian.
Beste aldeko finalaurrekoan Lekeitio eta Markina daude finalerako pasea lortu nahian.
Zorionak gure mutillei!!!

2007/05/14

XIX. San Gregorio Txapeleta Finalak

Atzo bukatu da San Gregorio Txapelketa. Giro polita izan genuen Mendibarren frontoian eta partidu edarrak ikusi genituen. Hauek izan dira azken emaitzak:

Aritz-Ugartetxea 30 _ Mutriku 22
Olaeta-Basterretxea 30 _ Beide-Elkoro 23
Barandika-Arrien 25 _ Jokin-Azpitarte 30
Erik-Aritz 29 _ Aritz-BilbaoI 35

Hemen daukazue atzoko argazki batzuk.

Eskerrik asko parte hartu eta antolakuntzan lagundu diguzuen guztioi. Jada datorren urtearen zai gaude XX. txapelketari.

























2007/05/07

Finalaurrekoak ia erabakita

Pasa den ostegunean jokatu zen San Gregorioetako finalak erabakita geratzeko falta diren bi finalaurrekoetatik bat, Antton-Arizaga eta Jokin-Azpitarte Markinarren artekoa. Markinarrek lortu zuten finalera pasea ustekabean. Beraz, hirugarren finala erabakita dago, Junior mailakoa, Gernika eta Markinaren artekoa. Beste bi finalak, Aritz-Ugartetxea eta Mutrikuarren artekoa Gaztetxoen mailan eta Olaeta-Basterretxea Gernikarren eta Beide-Elkoro Markinarren artekoa 22 urte azpiko mailan izango dira. Senior mailako finala geratzen da beraz erabakitzeko. Erik-Pirulo jada klasifikatuta dagoz. Beraien aurkaria aste honetan jokatuko den Xabat-Madarieta eta Aritz-BilbaoI ren artetik irtengo da.

2007/05/01

San Gregorio Txapeleta Finalaurrekoak

Gaur eta atzo artean jokatu dira San Gregorio txapelketako finalaurrekoak, ondorengo emaitza hauekin:
APIRILAK 30
Aritz-Ugartetxea 30-12 Markina
Olaeta-Basterretxea 30-25 Mikel-Garate
Beide-Elkoro 30-27 Josu-Mendieta
Gernika 30-19 Txurruka-Zeleta
MAIATZAK 1
Mutriku 30-21 Gernika
Erik-Aritz 30-22 Beaskoetxea-Mikel

Beste bi finalaurreko geratzen dira jolasteko. Bata, junior mailako Alberdi-Arizaga eta Markina-ren artekoa Ostegunean jolastuko da. Bestea, Senior mailako Xabat-Madarieta eta Aritz-Bilbao-ren artekoa, datorren asterako atzeratu da Xabaten osasun arazoak direla medio.