Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/05/07

Finalaurrekoak ia erabakita

Pasa den ostegunean jokatu zen San Gregorioetako finalak erabakita geratzeko falta diren bi finalaurrekoetatik bat, Antton-Arizaga eta Jokin-Azpitarte Markinarren artekoa. Markinarrek lortu zuten finalera pasea ustekabean. Beraz, hirugarren finala erabakita dago, Junior mailakoa, Gernika eta Markinaren artekoa. Beste bi finalak, Aritz-Ugartetxea eta Mutrikuarren artekoa Gaztetxoen mailan eta Olaeta-Basterretxea Gernikarren eta Beide-Elkoro Markinarren artekoa 22 urte azpiko mailan izango dira. Senior mailako finala geratzen da beraz erabakitzeko. Erik-Pirulo jada klasifikatuta dagoz. Beraien aurkaria aste honetan jokatuko den Xabat-Madarieta eta Aritz-BilbaoI ren artetik irtengo da.

No hay comentarios: