Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/06/14

Blogaren Eguneraketa



Aurreko batean Roberto Lekue handiaren kritika gogorra jaso nuen. Berak zioenez, blog hau baztertuta izatearen kausa nik txapelketaren bat edo irabazten dudanean eguneratzen dudala bloga da, eta aspaldian mantso ibili naizenez, ez da eguneraketarik izan. Hori dela eta, autokritika egin beharrean nago eta horretarako artikulu hau idaztea otu zait. Roberto, jaso dut zure mezua eta hemendik aurrera bloga sarriago eguneratzen sahiatuko naiz eta ez dut "nere buruaren horrenbeste iragarki" egingo. Baina horretarako, nere klubeko beste kideei erronka bat luzatu nahi diet. Irabaz ezazue zuek ere txapel gehiago blog honen portadan agertzeko!!!.




Hau dela eta, azken pare bat hilabeteko laburpentxoa egingo dut. Asteko, maiatzaren 11an XX. San Gregorio sariaren finalak jokatu ziren, eta hauxe izan zen bertako ohorezko taula:


Paredes-Ugartetxea 30 Tolosa 28


Beide-Arizaga 30 Mikel-Elkoro 18


Aimar-Atxa 35 Alberdi-Bilbao 33


San Gregorio txapelketa amaitu aurretik, GRAVN txapelketan parte hartu zuten gure klubeko Alberdi,Xabat eta beste batek. Nagusien mailan Xabat eta Manzisidor-ek (final erdietan Etxaniz markiñarrak jokatu zuen) final erdietan kalera joan ziren, eta 22 azpiko mailan Alberdik eta gure klubeko beste kideak finalean galdu egin zuten Gipuzkoako ordezkarien aurka.




Ostean, herriarteko txapelketaren garaia iritsi zen. Berriatua Gernikaren aurka lehiatu zen finalerdietan. 6-0 eko emaitzarekin bukatu zen kanporaketa. Markinak ere horrenbeste egin zuen Lekeitioren aurka. Beraz, finalaren eguna iritsi zen, Maiatzaren 31. Bertan hau izan zen berriatuaren "hamaikakoa":


Kadeteak: Gaizka(Lekeitiok utzitako pelotaria) Ugartetxea


Jubenilak: Alberdi Arizaga


Nagusiak: Xabat eta Ezezaguna


Finala 2-1 eko emaitzarekin bukatu zen markinaren alde. Kadeteek 30-12 galdu zuten, Jubenilek 35-30 eta nagusiek 35-34 irabazi zuten. Beraz, ezin izan zuen Berritxun bere 10. txapela eraman.