Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/08/19

Hamen gara aspaldiko partez

Aspaldi batean ez dugu berri handirik izan eta gure bloga armiarma sarez bete zaigu apur bat. Azken hiru asteetako barriak bildu eta aditzera emango ditugu.

Asteko, pasa den abuztuaren 4an gure eskolak "dobletea" lortu zuen Donostiako txapelketan, izan ere gure bi ordezkariek (Antton-Xabier jubeniletan eta Erik-Ibon nagusietan) euren bi -finalak irabazi zuten gernika eta durangoren aurka hurrenez-urren.

Bestalde, Aspaldiko partez eskolako bazkaria izan genuen Goizalde elkartean, abuztuaren 11an. Giro onean burutu zen eta rodolfo eta juan sukaldarien bildots edarraz gozatu genuen. Generazio asko bildu giñen mikel montzon zarrenetik jon gazteenera arte.

Lekeitioko San Antolin txapelketa ere aurrera doa eta gure ordezkariak jada finalera sailkatu dira (Antton-Ibon). Beste adarretik ere gure pilotari bat, Xabat, txapelketan aurrera doa gizaburukoa den Okamikagaz eta partidu bat irabazi ondoren bigarrenaren zai daude finalera sailkatzeko.

Azkenik, Zesta eskolak oporrak hartuko ditu Irailaren erdi aldera arte eta ez du partidurik programatuko. Ala eta guztiz ere, nahi duen klubeko kideak frontoia zabalik izango du entrenatzeko.