Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/05/17

XII. Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa

Gaur gauean, 20:00 etatik aurrera jokatu da gure Mendibarren frontoian 20. Bizkaiko Herri arteko Txapelketaren aurrefinaletako kamporaketa Berritxu eta Gernikaren artean. Gure mutilak fin ibili dira eta hiru kategorietan (Kadete, Jubenil eta Senior) irabazi dabe euran partiduak. Hauek izan dira emaitzak:

Kadeteak
Gernika 23 Aritz-Ugartetxea 30
Barandika-Arrien 17 Alberdi-Arizaga 35
Beaskoetxea-Mikel 21 Erik-Ibon 35

Aipatzekoa da Alberdik eta Arizagak euren lan bikainaren ondorioz eman duten ezustekoa.
Horrela, Gernikan jokatuko den bueltako norgehiagokaren faltan, Berritxuarrek ia lortuta dute finalerako pasea, historian zehar lortu diren bederatzi txapelei jarraipena eman nahian.
Beste aldeko finalaurrekoan Lekeitio eta Markina daude finalerako pasea lortu nahian.
Zorionak gure mutillei!!!

No hay comentarios: