Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/05/26

Herriarteko Txapelketaren emaitzak

Atzo, Barikua, arratsaldeko 18:30 etatik aurrera interpueblos txapelketaren bueltako kamporaketa jokatu zen Gernika Jai Alaien. Eta gauzak ez ziren ongi joan berritxuarrentzat, hiru partidak galdu baitzituzten.

Aritz-Ugartetxea 27 - Gernika 30
Antton-Arizaga 21 - Gernika 35
Erik-Ibon 17 - Gernika 35

Gauzak horrela, azken partiduan denak hari ziren eskolan ikasitako matematikak aplikatzen ea zenbat tantu egin behar zituzten berritxuarrek finalera sailkatzeko, eta azkenik justu bada ere, 4 tantorengaitik sailkatu dira berritxuarrak. Zapore gozo-geza berritxuarrentzat. Gernikarrek erakustaldi ona eman zuten maila danetan.

Azkenik final erdiak pasatuta, datorren larunbat goizean Durangoko Ezkurdin Berritxuk bere 10. finala jokatuko du Bizkaiko XII. Herriarteko txapelketan. Finalean barikuan baino irudi hobeagoa erakutsi beharko da irabazi nahi bada.

No hay comentarios: