Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/01/27

Euskal Liga III. Jardunaldia

Asteburu honetan gure klubeko pelotariek Euskal Ligari dagokion 3. jardunaldia izan dute, eta zapore gozo-geza geratu da gure ahoetan.

Gaur goizean, jubenilen partidan, Antton eta Xabik galdu egin dute Noaingo bikotearen aurka 28-35. Naiz eta partidu gehiena urretik eman, 6 tantorainoko abantailekin, azkenean bikote nafarrak aurrea hartu eta etxera eraman dituzte 2 puntuak. Garaipen honekin lidertzan finko diraute nafarrak 3 tik hirurak irabazita.

Eta egoera berdinean daude gure nagusiak ere, izan ere, Xabat eta Ibonek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten atzo durangon ezkurdiren aurka 33 eta 35-ekoarekin. horrela bada, hauek ere lidertzan dihardute 3 garaipen eskuratuta.

No hay comentarios: