Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/01/14

Euskal Liga

Gaur hasi da gure pelotarientzat Euskal Herriko Liga. Berritxun, goizeko 12etan hasita kadete mailako gure bikotearen partida egon da. Bertan, Aritz eta Ugartetxeak 30 eta 21 irabazi diote Lekeitioko bikoteari. Erraz hasi dira gure ordezkariak 10en inguruko abantailarekin. Baina 20 inguruan zioazela abantaila hauek ematen duten deskontzentrazioa jasan dute eta 4 tantutara urreratu dira aurkariak. Baina orduan berriro gauzak lasai hartu eta gutxika gutxika euren ritmoa hartuz, 9 tantuko abantaillarekin amaitu dute partidua. Jubeniletako gure beste bikotea (Antxon eta Xabi) Elizondon hari dira momentu honetan euren partida jokatzen Euskal Jai Alai ren aurka. Ondorengo orduetan emango dizuet berri partida honeri buruz.

No hay comentarios: