Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/01/22

07/01/21 eko Euskal Ligako Jardunaldia

Pasa den asteburuan jokatu egin dute gure klubeko ordezkariek Euskal Herriko Ligako euren jardunaldia, bueno, bi bikoteetatik baten bai behintzat. Larunbat goizean, gure kadeteek markinaren aurka leiatu ziren Markinako Unian. Aritz eta Ugartetxeak erraz irabazi zuten 30-10. Bestalde, igandean zen jokatekoa jubenilen arteko asteko beste "derbia". Baña Berritxuko Mendibarren frontoiari goiko estalkia berrizten hari direnez, estalki gabe dago egunotan eta toldo batzuk daude jarrita probisionalki. Ganoraz jarri gabe daudenez, igandean euria sartu zen kantxan eta ezin izan zen partida jokatu. Aste hontan eboluzioa ikusten joango gara, eta egoerak berdin jarraitzen badu, Etxebarriko frontoian jokatuko da partidua. Ea "handycap" hau ez den gehiagoan geratzen.

No hay comentarios: