Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/12/24

I. Buruz-buruko Zesta Txapelketa

Urte barria datorrela eta, berritxuko zesta eskolak, udaletxearen laguntzarekin, banakako zesta txapelketa antolatu du. Bertan 8 partehartzaile izan dira: Aimar, Xabat, Hormaetxea, Beñat, Bilbao, Arriola, Mikel eta Mugartegi. Lehendabiziko kanporaketan partidu hauek suertatu ziren, Aimar-Mugartegi, Arriola-Mikel, Beñat-Bilbao eta Hormaetxea-Xabat. Bertatik finalaurrekoetara Aimar, Mikel, Hormaetxea eta Bilbao sailkatu direlarik, datorren Abenduaren 28an, inozente egunean, partida hauek izango ditugu mendibarren frontoian gaueko 21:00 etatik aurrera:

Hormaetxea-Bilbao
Mikel-Aimar

Finalak Abenduaren 31an jokatuko dira Mendibarrenen arratsaldeko 18:00 etatik aurrera

No hay comentarios: