Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/11/24

Historia apur bat...

Igande honetan desanexioko finalak daukaguz. Askok entzun dute desanexio hitza baina ez dute guztiek jakingo zeri lotuta dagoen eta askorek egingo zuten galdera, zer ospatzen dute berritxuar hauek desanexio jaietan?

Antzina batean, berritxuko elizatea zegoen artibai ibaiaren azkenengo itsasoratze inguruan eta bere lurretan Ondarroako auzo arrantzalea zegoen. 1327an Ondarroa hiribildu bilakatu zen eta bi herritan banatu zen berritxuko elizatea, Berritxu eta Ondarroa. Horrela jarraitu zuten 1974ra arte, non Frankismo garaiko agintariek Berritxu Ondarroaren barne sartzea erabaki zuten eta bere herri egoera galdu zuen. Frankismoa bukatu eta gero, Berritxuarrek autodeterminazioa lortzeko pausuak ematen hasi ziren, eta azkenik, 1983an, desanexioa lortu zuen Berritxuk eta egoera horretan darrai gaur egun. Bada hau da Berritxuarrek ospatzen dutena azaroko azken asteburuan, euren identitatearen berreskurapena.

No hay comentarios: