Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/09/10

Xabat eta Okamika garaile Lekeition

Pasa den Barikua 7an Lekeitioko San Antolin txapelketako finala jokatu zen lekeition. Eta Berritxuko 3 ordezkari izan genituen bertan. Partidua parekatua joan zen azkenera arte, eta hala joan zen 29na heldu arte. Bertan Anttonek sakea atera eta Xabatek bere aurreko koadroetako gaitasunak erakutsiz sakea airean hartu eta barruan ñakua utzi zuen Antton iritsi ezinik. Beraz tanto bakar batengaitik irabazi zuten bikote mixtoak.


Antton-Ibon 29 Xabat-Okamika 30
Bestalde, Barikuan bertan Berritxun profesionalen partiduak izan ziren Eusko Basque empresak jarriak. Bertan 2 Berritxuar eta berritxuko eskolako ohiak izan genituen bikotea osatuz, Aimar-Mugartegi.
AlberdiII - Alberdi III 35 - Aimar - Mugartegi 29
Beaskoetxea - Barrondo 24 - Arrieta - Enbil 35

No hay comentarios: