Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/09/02

Lekeitioko Txapelketa

Nahiz eta eskolak oporralditxoa hartu duen, gure mutillek ez dute horretarako betarik izan. Lekeitioko txapelketan hiru ordezkari izan ditugu, Antton eta Ibon alde batetik, eta Xabat bestetik, Okamika gizaburutarrarekin bikotea osatuz. Bi bikoteak finalera sailkatu dira. Finala datorren barikua 7an izango da, gaueko 7etatik aurrera.

Bestalde, eskolak datorren eguaztenean Irailak 5ean hasiko du berriro ohikoa diren astebarruko partidak programatzen. Beraz, adi eskolako kideook frontoiko paretean egoten den programari.

No hay comentarios: