Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2007/11/14

Mikel Plaza "Montzon"-ni alkarrizketa


Mikel Plaza Etxebarria, Berritxu 1974. Jada Jesukristoren adina harturik gure zesta eskolan izandako bere bizitza luzea azaldu digu.
Noiz hasi zinen zestaz?
Zestaz 12 urtetxorekin hasi nintzen, 1986an, zesta eskola hasi berri zegoela, eta jada 22 urte daramat bertan, izan ere, oraindik bertako kidea sentitzen naiz nahiz eta profesionetan aritu.


Zelan izan ziren lehen pausoak?
Zuri jantzita partiduak jokatzen hasi orduko denboralditxo bat entrenatzen hasi nintzen. Aste bitartean orduak genituen entrenatzeko eta han ibiltzen ginen jo eta su ni, Grullo (Ander Bilbao), Erraldes (Lander) eta Piston, izan ere laurok batera hasi ginen. Gero maila hartu genuenean partiduak jokatzen hasi ginen.
Hasieran "sueco"az ibili zinen...
Bai, berau izan zan berritxuko entrenadorea 1993 ra arte, Lekue etorri arte.
Eta nola berarekin?
Ondo. Nahiko disiplinatua zen, lege-zaharrekoa, baina asko zekien zestari buruz. Gaur egun falta da horrelako disiplina!! Baina denborak aldatu egin dira eta gaur egun ezin da horrela jokatu, nahiz eta batzutan...
Gaztetan ordu asko frontoian...
Bai. Partiduak bariku, zapatu eta igandeetan izaten ziren eta 6-7 partida egoten ziren egun bakoitzean. Guk txikiok tanteagailuan egoten ginen edota epaile bezala. Ba pentsa, gaueko 8etan hasten baldin baziren gaueko 2 etan eta bukatzen ziren, eta guk han egon behar. Azkenerako gurasoak kexatu egin ziren eta partidu gutxiago jarri zituzten, baina astean 6 egunetara pasa zuten funtzioak, astelehena kenduta egun guztietara.. Duela 3-4 urte arte iraun dugu horrela. Gaur egun 5 egunetan jolasten da, astelehena eta asteartea jai. Azken finean, andrazkoekin baino ordu gehiago pasa dut frontoian...
Ume gehiago sartu zenean eskolan aurkari gehiago izan zenituen.
kampotik jendea etorri zen, eta horrekin batera bai aurrean eta atzean norgehiagoka haundia sortu zen. Aurrean, Guenetxea ("Barrena", Miami), Olatxu (Andoni Arriaga, Dania), Jabi Salaberria (Miami), Maguregi...
Eta atzetik Aldazabal (Miami), Lander (EB, sasoi haietan atzelari bezela ibiltzen zen), Pradera (Jai-alive), Osa (Dania)... laguntzen gintuzten. 80-90 hamarkadetan Berritxun koadrorik hoberenetakoa zegoen. Jende asko joan da Ameriketara Berritxuko eskolatik.
Berritxuko eskolako laureatuenetakoa zara...
Hainbat txapel ditut etxean, eta egia esan ez dakit zer irabazi dudan eta zer ez. Horrela, gainetik, Interpueblosen 8 txapel ditut, Euskal Herriko liga 4-5 aldiz irabazi dut, Bilbao, Olate Arriola, Mugartegi edota Santisorekin. Berritxuko txapelketak hainbat aldiz, eta azkenik 1998 an Mexikon Brontzea atera genuen Mundialean. Tartean hainbat txapelketa utzi ditut, baina ezinezkoa da denekin akordatzea.
Euskal Selekzioko hautatzailea ere bazara. Nola doa?
Ba egia esan arlo hori geldituta dago, batxe batean dago. Ez dago diru laguntzarik, eta horrela ezinezkoa da zerbait antolatzea. Iaz, aldiz, entrenamentuak antolatzen genituen eta mexikora ere txapelketa jokatzera joateko beta izan genuen.
Ze etorkizun ikusten diozu zestari eskola mailan, afizionatu mailan eta profesional mailan?
Gure eskola mailan barne barnetik aldaketa bat egin beharra dugu. Antolakuntza ez dago ondo definitua eta ez gagoz ume berriak erakartzen. Umerik gabe ez daukagu etorkizunik.
Afizionatu mailan, orokorrean ere gauzak ez daude oso ongi. Gaur egungo afizionatuak ez dauka ilusiorik zestaz aritzeko Estatu batuetatik datozen berriak entzunda. Bertoko empresek ere afizionatuari ez diogte behar besteko atentzioa ematen, txapelketak eta horrelako gauzak antolatu beharko lukete afizionatuentzako. Eta azkenik, profesional mailan eman da aurrepausu handiena. Duela 2-3 urtetik egoerak hoberantz egin du. Beste empresa serio bat ere sortu da (Jai-alive) eta adibidez, azkenengo munduko txapelketan ikusi da jendeari partidu onak jarri eskero hauek erantzuten dutela eta frontoiak betetzen dituztela. Hala eta guztiz ere badago zer hobetu.
Zeuk ere profesionaletara eman zenuen jauzia. Nola aurkitzen zara bertan?
Pozik nabil, baina ez daukat inolako azpiraziorik. Zesta gustatzen zait eta fisikoak eta ilusioak laguntzen didaten bitartean hor jarraituko dut. Gainera, abenduan goazen bezela Filipinak eta horrelako herrialdetara bidaltzen bagaituzte ez dut uste inoiz utziko dudanik...
Azkenik, gustora ibiltzen zara Berritxun afizionatuekin jolasten?

Bai. Profesional batzuk (Hormaetxea, Aimar, Arriola, Mugartegi...) berritxun aritzen gara afizionatuen aurka jokatzen. Niri beintzat ondo etortzen zait mailan mantentzeko. Denei gomendatzen diet berritxura etortzeko. Ez dezatela uste han partidua irabaztea erraza denik!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

MONTZON !!! Zeu za berritxuko zestalarik handixena !! bakarrik nobixi faltau jatzu !!! jej