Ongi Etorri

Berritxuko Zesta Eskolaren blog-ean gure klubaren inguruko hainbat albiste eta xehetasun aurkitu ahalko dituzue. Eman ezazue gure blog-ean zehar bueltatxo bat eta nahi izan eskero albiste eta iritzi guztiei zuen komentarioa idatzi, eskertuko dugu eta.

2008/12/16

XXII. DESANEXIO TXAPELKETA



Iturria: Masterjai.com

Antxonek eta Alainek titulua eskuratu zuten Berriatuan


Beñat-Arkaitz eta Ibai-Ugartetxea garaile atera ziren 22 urte azpiko eta gazte mailan, hurrenez hurren


2008/12/03: Berriatuak iragan asteburuan hartu zituen Desanexio Torneoaren finalak eta, hori dela eta, jendetza bildu zen herri honetako Mendibarren frontoian. Antxon bizkaitarrak eta Alain arabarrak eskuratu zituzten senior mailako txapelak finalean Aimar etxeko pilotaria eta Zabala markinarra 30-29ko emaitza estuaz menderatuta.
Aldez aurretik 22 urte azpiko eta gazte mailako finalak jokatu ziren. Lehenengoan, Tolosako Beñatek eta Arkaitzek, nahiz eta oso gazteak izan (kadete eta gaztea dira, hurrenez hurren) tanto batengatik garaipena erdietsi zuten Mikel durangarra eta Elkoro markinarraren kontra. Azken honek arazo fisikoak izan zituen norgehiagokaren azken txanpan.
Gazte mailan Ibai eta Ugartetxea berriatuarrak izan ziren irabazleak. Elkarrekin 30-13ko emaitzaz menderatu zituzten Paredesek eta Goitiak osatzen zuten bikotea. Ibai izan zen laukoteko onena.
Iturria: Jai-alive.com

ANTXON-ALAIN, BEÑAT-ARKAITZ E IBAI-UGARTETXEA, CAMPEONES EN BERRIATUA
LAS FINALES SENIOR Y SUB’22 SE DECANTARON POR LA MÍNIMA
2-12-2008 (jai-alive.com)
Antxon-Alain, en seniors, los juveniles Beñat-Arkaitz, en sub’22, e Ibai-Ugartetxea, en juveniles, se proclamaron campeones del XXII Torneo de cesta punta de Berriatua en una jornada plena de emoción, ya que las victorias en las dos categorías superiores se decantaron por la mínima. El frío no impidió que la afición se acercara al frontón en el 25 aniversario de la desanexión de Ondarroa.
Antxon Alberdi, de Etxebarria, y el ex profesional Alain, de Gasteiz, vencieron por 30-29 a los locales Aimar, actual profesional, y Zabala. Fue un partido vibrante en el que Alain y Aimar llevaron el peso de sus parejas. Los vencedores ganaban 27-22, pero sus rivales lograron remontar para igualar a 29 sin conseguir fructificar la voltereta.
La sorpresa saltó en sub’22, donde la pareja de Tolosa compuesta por el cadete Beñat (15) y Arkaitz (17 años) lograron imponerse a Mikel-Elkoro por 30-29. El delantero de Durango y el zaguero de Markina llegaron a ir por delante, aunque en el empate a 28 se lastimó la rodilla Elkoro y los guipuzcoanos pudieron llevarse el gato al agua, algo de mucho mérito teniendo en cuenta que Arkaitz juega habitualmente de delantero y la juventud de ambos.
Por el contrario, no hubo color en la final juvenil, en la que los locales Ibai y Ugartetxea se deshicieron por 30-13 del local Paredes y del markinarra Goitia. Ibai marcó la diferencia en los cuadros alegres en un partido roto desde el inicio.




2008/11/28

Finalak Erabakita

2008/11/04

Txapelketa aurrera doa

Desanexio Txapelketa aurrera doa, asteburu honetan hainbat partidu izan ditugu.

Taula

2008/10/22

Desanexio txapelketari hasiera


Gaur hasi da Desanexio txapelketa. Nagusien partida bat egon da, A multzoari dagokiona:


Aimar-Zabala 26 - Barandika-Mikel 30



2008/10/18

Desanexio Txapelketa taula

Datorren astean hastekoa da Desanexio Txapelketa. Beheko esteka honetan daukazue txapelketako taula kategori guztietako talde eta bikote guztiekin



http://txibon.iespana.es/Dokumentuak/XXII%20Desanexio%20Txapelketa%20Taula.pdf

2008/10/10

Kadete mailako Europako Txapelketa


Gure eskolako pilotari bi Ibai eta Jon, pasa den igandean europako azpitxapeldun bilakatu dira Biarritzeko Agileran. Final-aurrekoetan Markinako bikotea kamporatu eta gero (30-26), ezin izan dute Hossegor-eko bikotearen aurka eta beraien nagusitasunaren aurrean atzera egin behar izan dute (30-10). Hala ere, gure bikoteak txapelketa borobila egin dute eta pozik egoteko moduan daude.


Jubenil mailan ere izan genuen partehartzea, Antton eta Xabiren eskutik. Baina hauek final-laurdenetan geratu ziren , 30-29 galdu ostean tolosarren aurkako partida erabakiorrean.


2008/08/05

Beste bat ameriketara


Berritxuko zesta eskolatik jende askok eman du potzu handia zeharkatzeko pausua. Malute, Santiso, Osa, Arriaga, Bilka,,; beste hainbatekin batera (egunen baten guzti hauen lista bat egin behar dugu). Azkenengoa Erik izan zen aurreko denboraldian. Eta denak arrituta utzi ditu bere lehen denboraldian besteak beste, Most Wins edota In Money indizean lehen postua lortu eta gero.
Baina gure pelotarien joana ez da hor bukatzen. Jon Zabala Filipinetara joateko itxaroten dagoen bitartean, Xabat Urizarbarrena Dania Jai-Alaira doa aurki. Barikuan Madrilera joan eta Estatu Batuetako enbajadak "visto bueno"-a emateaz batera jada bertaratzeko prest izango da. Baina ezin izango da joan agur on bat egin gabe. Eta hau dela eta, datorren zapatuan, 9an, afaria izango dugu Goizalde elkartean eskolako kideok. Etorri nahi duenak ez dauka gurekin harremanetan jarri besterik.

2008/06/14

Blogaren Eguneraketa



Aurreko batean Roberto Lekue handiaren kritika gogorra jaso nuen. Berak zioenez, blog hau baztertuta izatearen kausa nik txapelketaren bat edo irabazten dudanean eguneratzen dudala bloga da, eta aspaldian mantso ibili naizenez, ez da eguneraketarik izan. Hori dela eta, autokritika egin beharrean nago eta horretarako artikulu hau idaztea otu zait. Roberto, jaso dut zure mezua eta hemendik aurrera bloga sarriago eguneratzen sahiatuko naiz eta ez dut "nere buruaren horrenbeste iragarki" egingo. Baina horretarako, nere klubeko beste kideei erronka bat luzatu nahi diet. Irabaz ezazue zuek ere txapel gehiago blog honen portadan agertzeko!!!.




Hau dela eta, azken pare bat hilabeteko laburpentxoa egingo dut. Asteko, maiatzaren 11an XX. San Gregorio sariaren finalak jokatu ziren, eta hauxe izan zen bertako ohorezko taula:


Paredes-Ugartetxea 30 Tolosa 28


Beide-Arizaga 30 Mikel-Elkoro 18


Aimar-Atxa 35 Alberdi-Bilbao 33


San Gregorio txapelketa amaitu aurretik, GRAVN txapelketan parte hartu zuten gure klubeko Alberdi,Xabat eta beste batek. Nagusien mailan Xabat eta Manzisidor-ek (final erdietan Etxaniz markiñarrak jokatu zuen) final erdietan kalera joan ziren, eta 22 azpiko mailan Alberdik eta gure klubeko beste kideak finalean galdu egin zuten Gipuzkoako ordezkarien aurka.




Ostean, herriarteko txapelketaren garaia iritsi zen. Berriatua Gernikaren aurka lehiatu zen finalerdietan. 6-0 eko emaitzarekin bukatu zen kanporaketa. Markinak ere horrenbeste egin zuen Lekeitioren aurka. Beraz, finalaren eguna iritsi zen, Maiatzaren 31. Bertan hau izan zen berriatuaren "hamaikakoa":


Kadeteak: Gaizka(Lekeitiok utzitako pelotaria) Ugartetxea


Jubenilak: Alberdi Arizaga


Nagusiak: Xabat eta Ezezaguna


Finala 2-1 eko emaitzarekin bukatu zen markinaren alde. Kadeteek 30-12 galdu zuten, Jubenilek 35-30 eta nagusiek 35-34 irabazi zuten. Beraz, ezin izan zuen Berritxun bere 10. txapela eraman.






2008/03/11

ZestaWeb


Sarean zestari buruz hitz egiteko foro berri bat sortu da. Lehendik ere bazeuden batzuk, baina batzuk hackerren aldrebeskeriagatik eta beste batzuk denbora faltagatik sarratu egin ziren. Ea honek aktibo irauten duen eta gustora eztabaida dezakegun zestari buruz.

http:// zestaweb.forump.biz

Euskal Herriko Txapeldunak

Gure klubeko pilotari bi, Xabat eta Ibon, Euskal herriko txapeldun bilakatu ziren pasa den igandean ezkurdiko pilotalekuan. 35-20 menderatu zuten Andoaingo bikotea. Bukaera polita eman diote hilabete pasako lanari, eta bizkaiko txapela lortu ostean, euskadiko Ohorezko Mailakoa lortu dute. Zorionak biei!!

Finaleko argazkiak daude argazkien atalean.


Bestalde, jada hasi da San Gregorio txapelketa. Ea laister txapelketaren nondik norakoak jartzeko aukera dugun.